2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

1. astea

Aste honetan lehenengo klaseak direnez irakasleak bere burua eta ikasgaiaren programa aurkeztu digu. Ebaluazioaren atal nagusiena portfolio edo blog hau izango dela esan digu, horretarako, aurreko urteetan egindako blogaren estekak partekatu zigun eredu bezala edukitzeko. Portfolioa ebaluatzeko irizpideak eman eta gero bloga sortzen hasi gara.

Lehenengo klasean irakasleak esertzeko antolaketa aldatu du, klasea bitan banandu du alde batetik goi mailako zikloak egin dutenak eta beste aldetik egin ez dutenak. Bigarren multzo honen barruan gazteenetik elduraino antolatu digu. Geroago irakasleak denon ahotsak entzuteko eta didaktikaren inguruan zer nolako ezagutza geneukan jakiteko "Zer da irakastea?" eta "Zer da ikastea?" galdetu digu. Erantzuna pentsatu eta gero zutik ipini gara hormetara begira (lotsa ez emateko) ozenki partekatzeko, bitartean irakasleak idei nagusiak arbelean idatzi du eskema moduko bat sortuz.





"¿Que educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?" bideoa ikusi dugu.

Bideo honetan etorkizunari aurre egiteko gaitasunei buruz hitz egiten du. Lehenik eta behin pentsamendu kritikoa garatu behar dela dio, hau da, galdera onak egiten jakitea, beste gauza batzuen artean. Bigarrenik elkarlanerako gaitasuna, entzuteko gaitasuna, sortzeko gaitasuna eta gaitasun komunikatibo onak izan behar dute, enpatia eta ikuspuntu moral indartsua izateaz aparte.

Irakaslearen rola aldatu behar dela aldarrikatzen du. Irakasleak gaur egungo mundua ondo ezagutu behar du bere ikasleak ondo formatzeko eta prestatzeko. Aldaketa hau beharrezkoa da gaur egun eskolan sartzerakoan galderak egiten usten dutelako eta erantzuna bakarrik esatera pasatzen dute, lehiaketaren mundua sustatzen.

Gurasoak haurrei motibatu behar diote haien interesak aurkitzeko eta objektiboak izateko.



Tony Wagner dioenez
"Hay que reinventar la educación para la era de la innovación"