2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

11.astea: Zer da didaktika?

Lauhilabetekoa hasi zenetik, hau da, duela 11 aste, didaktika ikasgaia egiten gaude zer den jakin gabe. Aste honetan Ainize Itxaso eta Sarai azalduko digute aurkezpen baten bidez.

Hasi baino lehen orri batan guretzat zer den didaktika azaltzea ezan digu. Orain arte egindakoarekin ideia bat nuen baina zehazki definizioa, nik behintzat, ez nuen ezagutzen. 5 minutu inguru pasa eta gero esan digute taldeetan didaktikaren ahalik eta definizio gehien bilatzeko interneten. Ondoren osenean irakurri ditugu talde guztiak eta aurkezpenarekin hasi dira beraientzat egokiak diren definizioak esaten.





Didaktikak arlo ezberdinak biltzen ditu, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den kontuan hartuta:

Orokorra: ikasketa-irakaskuntza prozesu guztietan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. Guztientzat orokorra den didaktika da.
Berezia: Diziplina bakoitzak berezko duen didaktika da. Ikasi beharreko gaiari buruz praktika zehatzak ikertzen ditu.
Diferentziala: Ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen duen hezkuntzaren praktika (heziketa berezia).
Teknologikoa: Ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.

Didaktikaren elementuak: Irakasle edo hezitzailea (orientatu, estimulatu eta gidatu behar du bere ikasleen errendimendu ona ziurtatzeko), ikaslea, ikaskuntzaren testuinguru soziala eta Curriculum-a.

Helburuak:

Ikasleak garapen integral bat jasotzea posible egitea
Irakastearekin eta aldi berean ikastearekin lotura duten aspektu guztiak aztertzea.
Printzipio orokorrak, momentu estrukturalak eta instituzionalizazioaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren arazoak tratatzen ditu.
Gizarteak jartzen, garatzen eta mantentzen dituen irakaskuntzaren inguruko arazo, erregela eta irakasteko moduaz arduratzen da.
Ondorengo arazoei aurre egitea du helburu: Zelan ikasten da? Nola ikasten dute ikasleek? Nola irakasten dute irakasleek?
Bi atal:
Teorikoak: Prozesu didaktiko deskribatzea eta azaltzea (gertaera jatorriak, arrazoiak... azaltzea).
Praktikoak: Ekintza desberdinen proposamena sortzea.

Didaktikaren eraikuntzarako ikuspegiak zortzi dimentsio ditu:

1. Dimentsio artistikoa
2. Dimentsio teknologikoa eta praktikoa
3. Dimentsio kultural arakatzailea
4. Dimentsio terapeutikoa
5. Dimentsio etikoa
6. Dimentsio sozio-historikoa
7. Dimentsio zientifikoa
8. Dimentsio artisaua

Gehiago sakontzeko: https://drive.google.com/file/d/0B7iAnBLiKKiub1JUa29wc2UteTM1emt5cnhlNEtKWEI5VXlj/view

Hurrengo egunean curriculuma eta unitate didaktikoaren lotura azaltzen duen dokumentu bat eman zigun. Horrekin eta egelan dauden dokumentuekin unitate didaktikoa egiten hasteko.




Astearen azken saioan artikulu bat irakurri genuen denon artean “La oreja verde de la escuela” gero ideia nagusiak ateratzeko



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina