2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

14. Astea: Pickler Lockzy eta dokumentazioa

Aste honetan Pickler Lockzyri buruz hitz egin dugu. Irakasleak bi bideo interesgarri daudela gai honi buruz esan digu. Lehenengoa Pickler Lockzyren jatorria azaltzen duena  "Lockzy un hogar para crecer" eta bigarrena “Lockzy una escuela de civilización”. Azken bideo honetan ikusten da gaur egun Loczy nolakoa den.

Bigarren bideo hau ikusten hasiko gara aste honetan haien irakasteko eredua nolakoa den ezagutzeko. Hemen usten dizkizuet zenbait ideia garrantzitsuak eta hausnarketak horri buruz:


  • Umea zaintzen eta begiratzen eraiki dute haien lan egiteko modua. Ez da aditurik joan zer egin behar duten esateko. 
  • Haur eskola honetan indibidualtasunetik eraikitzen dira ekintzak. Ohiko haur eskoletan ekintza gehienak kolektiboak dira agian ume kopuru handia dagoelako baina ekintza horiek berpetzatu behar direla uste dut indibidualtasunetik lan egitea garrantzitsuagoa delako.
  • Umearen erritmoa errespetatzeko ez diogu animatu behar horrela presioa sortzen dugulako. Bideoan ume bat jaisten dago eskailerak eta heldu bat dago ez jausteko baina ez dio ezer esaten ezta animatzen. Horrela bere erritmoa errespetatzen du eta aldi berean konfiantza ematen dio.


  • Pickler lockzyren arduradunak ipintzen dute jolasa umeen esku eta haiek erabakitzen dute zerekin jolastu. Ez dute estimulatzen jolastera jostailu batekin baizik eta estimulatzen dute haiek konturatu gabe. Adibidez, bideoan irakasleak komentatzen dute ondo egiten duena baina garrantzi handirik eman gabe.  Aitzurtzen ari ziren eta bat batean irakasleak esaten du "uy norbait oso ondo bete du auto hau, bueno, orain lurrarekin beteko dizuet kutxa hobeto aitzurtzeko".
  • Zaintzaileek ez dute haurrak egiten duen jarduera libreak apurtu nahi, horregatik ez dute estimulazioaz hitz egiten.
  • Nahiz eta haien atzean jostailuak jaso ez dira mirabeak.  Eta umeek ez dira tiranoetan bihurtuko ez dituztelako haien zaintzaileei horrela ikusten.
  • 2011n Apirilean umezurztegia itxi zen. Gaur egungo zaintzaileek dakiten guztia umezurztegitik dator, beraz, nahiz eta orain haur eskola bat izatea umezurztegian zeuzkaten metodoak erabiltzen jarraitzen dute.
  • Umezurztegiaren funtzionamendua haurren psikiatra bat esan zuen: "Laborategi bikaina da, non umeak eraikitzen da. Zaintzaileek lan zaila dute, eskatzen zaie umeen beharretaz adi egotea enpatiarekin baina emozionalki ez sartzea haien ikaskuntza prozesuan. Ez dute haien amak badira bezala portatu behar baizik eta lagunak bezala". Segun eta nola gauden guk, nola begiratzen dugu umeari, nola ukitzen dugu, nola esaten diogun gauzak, haiek gauza berbera egingo dute gurekin, Horrela asko ikasten dugu.
  • Inguruneak inpaktu asko du umeetan, beraz, segurtasuna transmititu behar du. Haurtxoek behar guztiei erantzun dituztenean begirada adeitsu eta fidakor baten azpian aurkikuntzak egiteko gai dira. 
  • Gurasoen erabakiak arduradunak errespetatzen dituzte eta gurasoek errespetatzen dute arduradunen erabakiak
  • Helburua haiek eroso egotea da.
  • Zaintzaileek errespetatzen dute haur bakoitzak duen denbora arau bat asimilatzeko.



Ostiralean “Documentar la vida de los niños y niñas en la escuela” Red territorial de educacion infantil de Cataluña (hainbat irakasleen laguntzaz) egindako liburuaren laburpena egin dute Amaia, Arrate, Oihane eta Nereak aurkezpen baten bidez guri azaltzeko. Nik azalpenaren eskema bat sortu dut.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina