2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

Azken sarrera

Didaktikan guztiz murgiltzeko irakasleak portafolioaren ideia planteatu zigun.

Baina zer eta zertarako da portafolioa edo blog-a?

Irakasleak duen blogetatik hartuko ditut beste urteko ikasle baten hitzak niretzat oso ondo definitzen eta erantzuten duelako aurreko galderari.

"Blog-a sorkuntzazko proiektu bat da, ez da ariketa sistematiko edota programatu bat, baizik eta bakoitzak bere moduan hezkuntzaren alorreko berriak, bideoak, argazkiak..., bilatu, partekatu eta haien inguruan hausnartzeko eguneroko bat, hain zuzen ere, eguneroko digital bat"

Ikasgai honetan izan dudan ibilbidearen laburpen bat izango da azken sarrera hau. Aste bakoitzean zer egin dugun labur azalduko dut eta sarrera bakoitzaren link-a ipiniko dut gehiago sakontzeko.

Lehenengo astean irakasleen, ikasleen eta ikasgaiaren aurkezpena izan da. Ikasgaiarekin hasteko bideo bat "Que educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro" ikusi genuen.

Bigarren astean ebaluazioaz hitz egin genuen. Ebaluazioa Haur Hezkuntzan testu batekin eta didaktika ikasgaian erabiliko dugun ebaluazio metodoa, hau da, portafolioa.

Hirugarren astean alde batetik bigarren astean irakurritako testuaren idei nagusiak denon artean komentatu genituen. Beste aldetik modulu lana nola egin azaldu digute.

Laugarren astean jarduera bat ebaluatzeko taula nola egin ahal den eta Carlos Monereoren bideo bat ikusi dugu. Bideo honetan "la evaluación autentica de las competencias" ebaluaio-estrategiari buruz hitz egiten du.

Bostgarren astean konfiantzaren pedagogiaren ezaugarriak ezagutzen aritu gara. Arizmendi ikastolaren eredua aztertu dugu.

Seigarren  astean 237/2015 dekretua aztertzen eta laburtzen egon ginen azken saioan laburpen bat entregatzeko. Bestetik, K2arekin hasi ginen, nire taldekoek curriculumaren azterketatik hain zuzen ere.

Zazpigarren astean behatzaile taldearen eta haien blogaren aurkezpena izan zen. Haien lehenengo lana heziberri 2020 guri azaltzea zen. Horretaz aparte beste ikaskideek urteko plana nola egiten den azaldu digute.

Zortzigarren astean testu baten bidez lan egin dugu unitate didaktikoarekin eta proiektuen bidezko ikaskuntzaren ezaugarriak eta desberdintasunak. Irakurri eta gero Nekane Otxoaren bideoa ikusi dugu.

Bederatzigarren astean unitate didaktikoa pixka bat azaldu zigun irakaslea eta Forneiroren testua irakurri eta aztertu dugu.

Hamargarren astea osoan zehar unitate didaktikoarekin lan egin dugu. Lehenengo eredu baten bidez atalak azaltzea eta gero denon artean bat sortu genuen.

Hamaikagarren astean ikaskide batzuen eskutik zer den didaktika ikasi dugu. Horretaz aparte curriculuma eta unitate didaktikoaren lotura azaltzen duen dokumentua irakurri dugu.

Hamabigarren astean proiektuen bidezko ikaskuntza zein den ikasi dugu eta "solo es el principio" filma ikusteko proposatu digu.

Hamahirugarren astea laburra izan da. Zer da pedagogia ikasi dugu.

Hamalaugarren astean Lockzyren pedagogia aztertzen aritu ginen bideo baten bidez "una escuela de civilizacion"

Hamabostagarren astea azken astea izan da, aste honetan ikasgaiaren eta taldearen ebaluazioa egin eta partekatu zuten behatzaileak. Azken egunean ez-presentzialak diren 2 ikaskide aurkezpen bat egin ziguten.

Portafolio honi amaiera emateko irakasleak azken egunean esandako hitz batzuk hartuko ditut:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina