2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

13. Astea: Zer da metodologia?

Aste honetan ez ditugu hiru saiotik bi izan beraz sarrera laburra izango da.

Ostiralean aurkezpen bat izan genuen metodologiari buruz. Anna Tome, Itziar Zanguitu eta Haizea Vazquez egindakoa. Haien aurkezpena zenbait kontzeptu garrantzitsuak ez zituzten aipatzen beraz behatzaileek haien aurkezpena osatu eta haien blogan jarri dute.

ZER DA METODOLOGIA?




Hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da, hezkuntza teorian oinarrituta.

Espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko, eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak.

Metodologia aukerak edo motak, kontuan hartu behar dira haurren adina, hezitzaileak teknikari buruz duen ezagutza maila eta erabil daitezkeen lekua eta baliabide materialak.


  • Interesguneak: Adina: 18 hilabetetik aurrera.
Haurrari eduki arloekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen zaizkio, haurraren interes edo motibazioen arabera. Hiru pausu jarraitu behar dira:

Lehenengo pausua: Helburuak lortzea.
Bigarren pausua: Haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertu behar da.
Hirugarren pausua: Aldez aurretik zenbait jarduera prestatu.

Hezitzaileak eman nahi dien hedapena izango dute. Gomendagarria da gehienez hiruhilabeteko bat irautea.


  • Txokoak: Adina: 2 urtetik aurrera. 

Honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira.

Hezitzaileak ikasgelako jolas-orduetan erabiltzen ditu txokoak. Haurrei aukeratzeko askatasuna ematen die, baina nolabait antolatuta. Helburu didaktikoen araberako materialak erabili behar dira.
Lekua; Gelako izkinetan normalean. Denbora; Iraupenari dagokionez, luzarorako muntatuko dira.


  • Tailerretan. Adina: 12 urtetik aurrera.

Berariazko materialak erabil ohi dira eta teknika oso gidatua da.
Tailerrak programaziorako euskarria dira eta, une jakin batean, haurrekin landu nahi den gauza zehazteko erabili ohi dira.
Taldean haur gutxi izan arren, beste hezitzaile baten laguntza behar da, eta inoiz ez da tailer luzea egin behar.


  • Jolas librea. Haurrek bakarrik egiten dute. 0 hilabetetik aurrera. Hezitzaileak behatu bakarrik.

  • Jolas esperimentala. Adina: 18 hilabetetik aurrera.

Haurrak objektuak eta lekua antolatzen ditu, hezitzaileak behatzaile gisa izanik.
Gehienez, zortzi hilabete iraungo du eta 8-10 haurreko taldeetan egingo da. Saio bakoitzaren iraupena, gehienez, ordubetekoa izan behar da.
Bi atal izango ditu:
     -  Esplorazioa: haurraren jarduerak berezkoak dira.
     -  Bilketa: haurraren jarduerak hezitzaileak gidatzen ditu.

Egunerokotasunean aurkitu ditzakegun materialak edo ezertarako balio ez duten materialak hautatuko ditugu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina