2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

15. Astea: Ikasgaiaren ibilbidea berrikusten


Amaia, Arrate, Nerea eta Oihane aurkezpen bat egin dute astearen lehenengo saioan. 9 boluntario eskatu dituzte. Denbora pixka bat eman dugu norbait ateratzeko eta aurkezleak animatzen zuten denbora guztian. Ateratzen direnean galdetzen diote zergatik atera diren eta erantzuna izan zen “eskatu duzuelako” edo “parte hartu behar delako”. Eta besteei zergatik ez gara atera galdetu digute eta lotsagatik dela esan dute askok.

Ariketa hau esperimentu bat izan da ikusteko nola diren eguneroko klase guztiak eta nola asko kostatzen da boluntario moduan norbait parte hartzea.
Saio hau gure taldeko autoebaluazio modukoa izan da. Haiek galdetzen ziguten zerbait guk hausnartzeko eta txarto joan diren gauzez ohartzeko.

Partaidetzaren arazoaz aparte beste arazo daudela konturatu gara:

  • Asistentzia
  • Autonomia falta
  • Ez dagoenez azterketa ez dugu presio askorik. 
  • Ez gaudelako motibatutak
  • Aurkezpenetan jendea ez du kasurik egiten eta hitz egiten dute aurkezten dauden bitartean
  • Ez dugula berez teoria eman


Autokritika hau egitea garrantzitsua da ikasteko eta gure burua hobetzeko. Irakasleak esaten du badagoela jendea klasean ez duela haien iritziak esaten baina gero blogaren bidez indibidualagoa denez bai.

Azterketa ez da egongo baina Curriculumarekon lanean aritu gara lauhilabete osoan K2 eta unitate didaktikoa egiteko beraz zerbait ikasi dugu.

Azken arazoari erantzuteko esan beharra dago teoria eman dugula baina era desantolatuan elkarrizketak, aurkezpenak eta eztabaiden bidez. Ikasteko era honi ez dugu daukan garrantzia ematen baina egia da ondo egongo legoke aurkezpenak egin eta gero irakasleak feedback ematea aurkezpenaren informazioarekin kontrastatzeko.




Gaurko eguna dezbedin hasi da. Lauhilabetekoaren didaktikako azken klasea da eta ez presentzialak aurkezpen bat egingo dute. Klasean sartu garen momentuan musika jarrita zegoen. Aurkezpenarekin hasteko haien izenak esan ziguten eta haien aurreko ikasketak eta haur hezkuntzan zergatik zeuden azaldu digute. Neska Itziar zuen izena eta mutila Iker.


Ez presentzialak zirenez lan ezberdin bat egin izan behar dute ikasgaia gainditzeko. Liburu ezberdinetan oinarrituta aurkezpen bat prestatu behar zuten guri gai batzuetaz hitz egiteko. Hauek dira:


  • Haur Hezkuntzaren historia
  • Zer da Haur Hezkuntza eta bere testuingurua
  • Irakasle baten irudi profesionala eta bere xehetasunak
  • Talde lanaren garrantzia
  • Makrodidaktika eta mikrodidaktika
  • Curriculuma
  • Haur Hezkuntzako helburu eta metodologia
  • Ebaluazioak jaso beharrekoa eta egokitzapena.


Autore hauek aipatu dituzte:

  • Jean Jacques Rousseau: banakako garapena errespetatu. Interesen arabera gidatu.
  • Friedrich Fröble (1782-1852): hezkuntzak duen garrantzia (gaur egun hori defendatzen jarraitzen dugu), aske mintzatzea, sormena piztea, gizartean parte hartzea eta motrizitatea bultzatzea.
  • Maria Montessori: esperientzia eta ekintzaren bidez ikasten dute umeak, haurraren nortasuna eta erritmoa errespetatu lehiakortasuna baztertu.
  • Ovide Decroly 
  • Celestin Freinet teknika ospetsuak erabiltzen zituen.


Hezkuntzaren testuingurua azaltzeko educare eta educereren ezberdintasunak esan digute, hau da, educaren ikasle pasiboa da eta educeren ikasle aktiboa da.

Esku-hartzeari dagokionez “toda ayuda inutil que damos al niño detiene su desarrollo” itziar bere esperientzia kontatu digute. Adibide bat, dantzatzeko irakaslea izan da eta lokarriak lotzeko ez zuen laguntza ematen lehen momentutik txarto egiten daudela ikusi arren, ikasi behar dutelako. Laguntza ematen dio eskatzen dutenean.


  • Makrodidaktika: Didaktikaren oinarri teorikoak. Ikas-irakaskuntzako prozesuaren antolamendua
  • Mikrodidaktika: Akzio didaktika ebaluatzeko, elementuak eta diseinuak kontuan hartuko dira.


Curriculuma:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina