2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

10. Astea: Unitate didaktikoa

Asteari hasiera emateko lehenengo egunean Ane, Antton, Oihane eta Ainhoa unitate didaktikoa nola egiten den azalduko dute eta astearen azken saioan haiek azaldutakoa praktikan ipiniko dugu denon artean unitate didaktiko bat eginez. Azaltzeko erakutsi diguten plantilla bat baina kontuan izan behar dugu ez dela egiteko era bakarra. Poner el link bien

Eredu hau nolakoa den azaldu dute. Azterketarekin hasi baino lehen hainbat informazioa jasotzen dute, testuinguruari buruz: ingurune soziologikoa, taldearen garapen egoera, ezaugarriak, adina, umearen berezitasunak... Plantilla testuinguruaz aparte 4 atal ditu.

Helburuak: Orokorrak eta zehatzak.
Edukiak: Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak
Ekintzak: Sarrera eta motibazio ekintzak(aurrezagutzak ikusiko ditugu. Materiala espazioa, denbora ipini behar dira), garapen ekintzak, gogoeta ekintzak eta ebaluazio ekintzak.
Ebaluazioa: Hasierako ebaluazioa, etengabeko ebaluazio-jarraia, bukaerako ebaluazioa eta autoebaluazioa.

Helburuak eta edukiak curriculumetik ezartzen dira. Kontuan izan behar dugu Curriculum-an bi motatako esperientzia eremuak daudela: 1. Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera eremua 2. Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren adierazpena eremua.

Unitate didaktikoa egiteko egunero apuntatu behar dugu behatzen duguna Azkenean, ebaluazioa egiterakoan bere prozesua nola joan den ikusteko. Ariketa hau egiteko portafolio formatuan egin ahal da. Horrekin,umearen garapena ebaluatzeaz aparte autoebaluazioa egin ahal da,hurrengo urtean gaizki egindakoa hobetzeko.


Asteazkenean, lehen esan dudan bezala, unitate didaktikoa egiten hasiko gara. Irakasleak gure lana bideratzeko egelan jarri ditu hainbat powerpoint eta pasaden urteetako ereduak.

Unitate didaktikoa egiteko 2 asteak ditugu eta horren helburua zehatza eta sinplea izatea da. 5 orri gutxi gora bera. Gure testuingurua modulu lanaren proposamen didaktikoan dago. Pasaden saioan erakutsitako plantilla bete eta egelan dagoen informazioarekin osatu behar dugu.

Zailtasuna:Konpetentzia bidezko ikaskuntza bat diseinatzeko nola zehaztu behar dugu helburuak?
Hasi gara lanean unitate didaktikoarekin

Unitate didaktikoa hobeto ulertzeko astearen azken saioan denon artean plantilla bat osatu dugu, Ane, Antton, Oihane eta Ainhoaren laguntzarekin. Ikastolaren izena asmatu dugu eta klaseko ezaugarriak (zenbat haur daude, zenbat urte dituzte, zenbat neska eta zenbat mutil).


Ondoren klasean ikasle asko gaudenez 4 taldeetan banandu gara plantilla azkarrago osatzeko.

1.go taldea: helburuak
2. Taldea: edukiak
3. Taldea: ebaluazioa.
4. Taldea: ekintzak

Lan egiten hasterakoan konturatu gara ezinezkoa dela talde bakoitzak bere lana egitea. Hau da, helburuak, edukiak eta ebaluazioa egiteko ekintzak jakin behar ditugu, beraz, plantilla osatu dugu zentzu askorik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina