2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

9. astea Espazioa

Aste honetan aste santuko oporrak ematen digute beraz ostiralaren didaktika klasea ez dugu edukiko.
Forneiroren testua irakurri eta gero denon artean komentatuko dugu ideiak garrantzitsuak orriz orri.

50 orri. Ez da gauza bera eskola espazioa eta ikaskuntza giroa horregatik desberdintzen jakin behar dugu.

51-53 orri. Espazioa eta testuingurua esaten digu nolakoa den curriculuma eta programazioa.
El ambiente habla aunque nosotros permanezcamos callados

Reggio emilia eskolan, adibidez, 3 hezitzaile daude espazio batean. Konfidantzaren pedagogian materialak eta espazioak alderdi bezala ikusten da.



Martinet eskolaren ikasgelak eta espazioak adibide bezala ere hartu dezakegu.


Es necesario entender el espacio como un espacio de vida en el cual la vida se sucede y se desenvuelve, es un conjunto complejo” Enrico Bettini, Turineko arkitektura unibertsitateko irakaslea.


Ikaskuntza giroa hobeto ulertzeko, hau da, ikaskuntza eta irakaskuntzaren bizitza ulertzeko.
:







54. Orri: Espazioa ulertu behar dugu curriculumaren atal bat bezala. Heziketa ereduaren arabera espazioa desberdina izango da. Espazioa curriculumaren elementu bezala hartzen badugu horrekin zerikusia duten erabakiak hartu behar ditugu. Nola antolatu? Nola hornitu eta aberastu bizigarri bihurtzeko?

Didaktikaren helburu bat izan daiteke eskola-espazioaren atzean dagoen heziketa-modeloa eta bere lau dimentsioetako (fisika, funtzionala, erlazionala eta denborazkoa) giroa, behaketaren bidez, ebaluatzen ikastea.

55 orri. Ebaluazioa prozesuaren koadroa:

  1. Behatu eta identifikatu. Irakasleak galdera bat bota du. Baina zer behatu behar dugu? Oso zaila da dena aldi berean behatzea.
  2. Hausnartu eta aztertu. 
  3. Interbentzioa berpentzatzea eta egokitzea

Portafolio hau honako ariketak egitea eragiten digu eta baliagarria izango da gure etorkizunean.

56 orri.
“En definitiva la observacion del espacio del aula debe servirnos para mejorarlo de modo que responda mejor a nuestras intenciones educativas”
Adibidez: Finladian egiten dutena, egoera batzuk aztertzen eta zenbait metodo ezartzen dituzte eskolaren beharretara egokituz. Guk eredu hori hartu dezakegu baina daukagun testuinguruari egokitzen.

60. orri. Ekintza motaren klasifikazioa oso inportantea da. Ikerketa honek 12 mota dezbedin proposatzen dute baina zegurazki beharrezkoa izango da egokitzea beste testuinguru batean erabiltzerakoan.




Aste honetako azken saioan egelan dauden blogaren irispideak berrirakurri ditugu eta denon artean gurentzat zein irispideak inportanteak dira eta zeintzuk ez apuntatu ditugu, taula bat osatuz.









8. astea Curriculuma

Aste honetan hainbat gai garrantzitsuak jorratu ditugu, curriculuma eta proiektuen bidezko ikaskuntzaren eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta desberdintasunak.
Hasteko klasea berriz antolatu du komunikazioa hobetzeko. Klaseko gehienek eserita geunden gure lagunen ondoan, horregatik, irakasleak lehen eguneko antolamendura bueltatzeko eskatu digu, hau da, adinetik eserita.

Hori egin eta gero banatu digu orri pare bat binaka irakurtzeko. Dokumentu hauetan proiektuen bidezko ikaskuntzaren eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak azaltzen ziren.
Testu hau proiektuen bidezko ikaskuntzaren urbilpena da, 3 maialan gehiago sakonduko dugulako honetan.
Proiektuen bidezko ikaskuntzan ebaluazioa egiterakoan ikaskuntza prozesu osoa hartzen da kontuan, ikasleekin negoziatutako gaia izango da abiapuntua, testuliburuak erabiltzen dira baina beste iturri batzuk ere bai.
Beste aldetik unitate didaktikoen bidezko egindako programazioaren ezaugarriak azaltzen dira, adibidez, egunero ikasgelan lantzen dena da ohikoena.

Irakurri eta gero bideo bat ikusteko proposatu digu, Nekane otxoa Arrankudiaga ikastolaren irakaslearena. Emakume hau proiektu bidezko ikaskuntzaren erreferentea da. Bera hitz egiten dagoen bideoa ikusi ahal duzue:



Proiektuen bidez lan egitean bultzatzen ditu umeei ikasitakoa praktikotasunera eramatera; hau da, jarduerak eta proposamenak funtzio bat eta errealitatearekin lotura bat izan behar dute. Ikaskuntza modu honen helburu bat mundua ezagutzea eta ulertzea izango da.

“Proiektu bidez lan egitea ez da proiektuak egitea. Ez da dena landu ondoren egiten den proiektua ikasteko testuingurua baizik” - Ainhoa Ezeiza.


Hurrengo egunean, Marta, Irantzu, Janire eta Andreak curriculuma azaltzeko aurkezpen bat egin dute.
Hasi baino lehen 3 hitz idatzi dituzte arbelean ditugun aurre-ezagutzak jakiteko;
  1. Curriculum
  2. Curriculum barneratzaile
  3. Aniztasunaren trataera
Ikasle guztiok orri batean idatzi genuen guretzat zer diren kontzeptu horiek eta ondokoekin partekatu eta gero haiek definizio egokiak eman dituzte aurkezpenean zehar.

Curriculuma hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plana edo programa da. Ikasleek tituluak edo helburuak lortzeko behar diren ikasgaia eta jarduera multzoa. Helburu horiek ikasketa edo garapen prozesuaren amaieran lortu behar dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bitartez.

Curriculumean zehazten diren oinarrizko osagaiak: oinarrizko 4 galderei erantzun behar die curriculumak:
  1. Zer irakatsi?
  2. Nola irakatsi?
  3. Noiz irakatsi?
  4. Zer, noiz eta nola ebaluatu?
Curriculumaren ezaugarriak: derrigorrezkoa (eskola guztiak bete behar dute), deszentralizatua eta irekia (autonomia erkidego bakoitzak erabakitzen du), barneratzailea (aniztasunarekin lotuta dago guztien beharrei erantzuteko), malgua (planifikazioa egokitzeko prest egon behar da) eta orientatzailea izan behar da

Nondik sortzen da curriculuma? Curriculuma eratzeko kontuan hartzen diren iturri teorikoak:
  • Iturri soziologikoak. Ikasle egoki eta aktiboki gizarteratua egoteko beharko dituen edukiak
  • Epistemologikoak. Ikasgai bakoitzean hierarkia modukoa ezarri edukien garratziaren arabera.
  • Pedagogikoak. Zer, noiz, nola, zenbat eta non ikasi behar den egoki erantzun behar du
  • Psikologikoak. Ikaskuntza- irakaskuntza prozesuetan zien prozesu psikologiko parte hartzen duten zehaztean datza
  • Filosofikoak. Kontuan izan behar du gizon-emakumeentzat egokiena zer den. Testuinguru sozialarekin lotuta.

Curriculum motak

Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko eduki lezaken aukeraren baitan irekia (azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskaintzen die hezitzaile eta irakasleei) ala itxia (ez du edukien berrikuntza eta zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten) izan daiteke.

Curriculuma ikasleek eskolan ikasten dutena bezala ulertzen bada, agerikoa (programazioetan garatzen dena, denek ezagutzen dute) edo ezkutua (asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen dute).

Beste aldetik curriculum formala eta erreala dago.

  • Formala: Idatzita egon eta ageriko curriculumarekin bat datorrenari deituko litzaioke.
  • Erreala: Benetan gelan abian jartzen dena da.
Hau azaldu eta gero adibide batzuk jarri digute guk ulertu genuen ala ez ikusteko. Ondoren haien azalpenarekin jarraitu zuten curriculumaren zehaztapen mailak, lege-garapena eta orientabide metodologikoak azaltzen. Gehiago sakontzeko klikatu hemen.



7. astea Heziberri 2020

Aste honetan gure formakuntzarako gai garrantzitsu batean aritu gara, Heziberri 2020. Gure ikasgelan hezkuntza arloaren aurre ikasketak dituzten ikasleak daudenez irakasleak gai honi buruz aurkezpen bat egiteko eskatu die. 

Aurkeztutako powerpointaren egileak Garbiñe, Arrate eta Amaia izan dira. Hirurak Nerea eta Oihanerekin batera klaseko behatzaile taldea osatzen dute. Behatzaile taldearen lana goi mailako zikloan ikasitakoa klasekoekin partekatzea eta klasean egiten den guztia (aurkezpenak, bideoak, web orriak) blog batean biltzea denok eskura izateko.
Behatzaileen blogaren esteka: http://pausozpausobehaketa.blogspot.com.es/


Behatzaileek web orrialde hori aztertu eta gero powerpoint batean bildu dute garrantzitsua dena guri azaltzeko lehen esan dudan bezala.

Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da.

Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.


Web orrialdean agertzen den bezala Heziberri 2020 plana hiru egitasmok osatzen dute 

  1. Lehenengo egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa
  2. Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
  3. Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea

Egindako aurkezpenean lehenengo egitasmoari buruz soilik hitz egiten du.

Hezkuntza-eskubidea bermatzea, funtsezko konpetentziak jabetzen laguntzea  eta hezkuntza-berdintasuna eskaini eta desberdintasunak konpentsatzea dira hezkuntza-oinarriak. Horretaz aparte oinarrizko hezkuntzaren xedeak daude eta hauek dira:

  • Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea
  • Pertsonaren garapen integrala sustatzea
  • Helduarorako prestatzea
  • Ikasteko eta/edo lanean hasteko prestatzea
  • Motibatzea

Gaur egun konpetentzien bidez irakastea era egokia dela sustatzen da baina prozesu zaila da prozedura asko maneiatzen ari dugulako eta ez da erraza konpetentzien bidez ebaluatzea eta programazioa egitea. Dena dela eskola batzuk ezarrita dute lan egiteko modu hau.





Oinarrizko konpetentzien proposamena:
  • Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: Egoera guztietako arazoak ganoraz konpontzeko. Ikasgai guztietan lantzen dira
  • Diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak: Ganoraz konpon daitezke bizitzaren egoera guztietako problemak diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak erabiliz.

Konpetentziaren definizioa
Definizio anitzak daude baina bat aukeratu dute
Konpetentzien bidez irakastea oso zaila da. Prozedura asko maneiatzen ari dugulako. Ez da erreza programatzea eta ebaluatzea konpetentzien bidez. Eskola batzuk

Hau da curriculuma ez da sortzen ezertik kontuan izaten dute garrantzi zientifikoa, sozio-kulturala, funtzionaltasuna eta koherentzia, edukien tipologiaz aparte. Edukien tipologia ulertzeko eskema bat jarriko dut irakasleak emandako adibide batean oinarrituta;







Ikaskuntza prozesua kudeatzeko hautatzen den estrategia edo bidea metodologia da. Prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak (curriculuman agertzen direnak, hau da, gaitasuna, helburua, edukiak eta ebaluazioa) kontuan hartuz.

Estrategia guztiak dira maneiagarriak ez dago proposamen pedagogiko on bakar bat, baina ondo erabili jakin behar dugu.

Irakasleak planteatu duen hausnarketarako galdera; Balio du zerbaiterako dena eginda ematea? Gure ikaskideren aurkezpena bezala.

Ikasleen erantzuna: Askok baietz uste dute. Azalpena egon behar dela eta gero zure kabuz zerbait egitea. Gainera aurkezpena egin dutenak bakarrik inportantea jarri dute horrela ez gara inportantea ez den gauzetan zentratzen

Honako hausnarketarekin irakaslearen helburua hezkuntza eredu tradizionala zalantzan jartzea zen, hau da, irakasleak azalpenak ematea eta ikasleak entzun eta esandakoa ikastea egi bakarra balitz bezala.


Geroago Hezkuntza eredu pedagogikoa ezartzeko eta hobetzeko ildo estrategietan aritu dira.
5 dira baina eskolan finkatuta daudenak 3 dira beraz horiek azaldu dituzte:

  • Eskola inklusiboa
  • Irakasleen prestakuntzari buruzko planteamendu orokorra 
  • Material didaktikoa 















Astearen azken saioan urteko plana nola egin azaldu dute Antton eta Nereak aurkezpen baten bidez.
Urteko planean eginbeharrak eta helburuak zehazten ditu.

Hitz egin dute kokapena, edukiak, helburuak, ebaluazio irispideak, metodologia, espazioaren banaketa, denbora banaketa, materiala, zehar konpetentziak eta konpetentzia espezifikoaz.

6. astea

Duela aste batzuk irakasleak  237/2015 dekretua eta Haur Hezkuntzako curriculuma aztertzea esan zigun. Lana orrialde honetan dagoen dokumentua aztertzea eta laburtzea zen
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/dekretua/2372015-dekretua-abenduaren-22koa-haur-hezkuntzako-curriculuma-zehaztu-eta-euskal-autonomia-erkidegoan-ezartzekoa/

(Sartzen bazara aurkituko duzu dokumentuaren ezaugarriak eta atal batean “deskargatu” hitza, hor sakatu eta pdf bat irekiko da).

Lana hasterako momentuan asko eta zaila zela ohartu ginen klasekoek, horregatik gure larritasuna adierazi genion irakasleari. Lana entregatzeko epea ailegatzen doanez irakasleak sortutako gatazkak konpondu nahian lanaren garrantzia azaldu digu eta hausnartzeko ariketa bat egin dugu.

Ariketa honetan irakasleak 5 galdera kopiatzeko esan digu

Nola sentitzen naiz lanarekin?
Dena ez ulertzean nola sentitzen naiz?
Ni baino helduagoa dena ni ez erantzutean nola sentitzen naiz?
Nola eman ahal diot buelta nire arazoari?
Nola zaindu beldurra? Ekintza?

Galdera horiek bakoitzak bere etxean erantzun behar zuen hausnartzeko eta lana aurrera eramateko. Hausnarketa horri laguntzeko oinak lurrean erostea, isilik egotea eta begiak itxita edukitzea esan zigun irakasleak. Ariketa egiten egon garen bitartean testu bat irakurri digu gure barruko pentsamenduei entzuteko.

Astearen saio praktikoetan modulu lana egiten egongo gara aste batzuetan zehar. Aste honetan curriculumaren azterketatik hasteko gomendatu digu irakasleak. Gainera galduta ez egoteko egiteko bi eredu ezberdin erakutsi digu. Eta lanean aritu gara taldeka.


Lehenengo adibidea:



Bigarren adibidea:



Astearen azken saioan dekretuaren lana mapa kontzeptual moduan edo laburpen moduan entregatu dugu. Geroago Ane, ikaskide batek, azaldu digu nola egin zuen dekretuaren azterketa lanbide heziketan zegoenean guk gure lanarekin konparatzeko eta eredu bezala hartzeko eta aurreko egunetan sortutako gatazkak guztiz konpontzeko.






5. astea Konfidantzaren pedagogia

    


Aste honetan konfiantzaren pedagogiaren ezaugarriak ezagutzen aritu gara.

Horretarako, Arizmendi ikastolaren eredua aztertu dugu bideo baten bitartez. Bideo honetan ikus dezakegu zer egiten duten egunero ikastola batean konfiantzaren pedagogiaren ereduarekin. Egokitze prozesua (atxikimendua) nola egiten duten, nolakoa da irakasleen papera eta haien eta familien arteko harremana, nola lan egiten duten umearen ezaugarriak eta adinaren arabera ikus dezakegu. Horretaz aparte espazioei garrantzi handia ematen diete arizmendi ikastolan eta nolakoak diren eta bere funtzioak erakusten dute bideo osoan zehar.

Haur hezkuntzan (0-6) haurraren garapenaren etaparik sentsibleena eta emankorrena da, geroko garapenaren oinarri guztian finkatzen direlako. Psikologiari esker badakigu haurraren seinaleak interpretatzen eta modu egoki batean erantzuten, hau da, umea ulertzen duzun momentua jakingo duzu zer da inportantea eta zer ez berarentzat.

Eredu honekin autoestimua, jolasaldia, adimena eta dimentsio emozionala lantzen da.

  • Autoestimua norberaren buruari zaion estimua da. Haurrari irakatsi behar zaio etorkizunean helburuak baliabideetara egokitzen gai sentitzeko eta edozer egin ahal duela jakiteko.
  • Jolasaldia subjektuaren denbora da. Berriro sortzen edo egiten naizen unea da. Instrukzioan nekatu egin da irakasleak jartzen duen erritmora joan behar duelako. Jolasaldian nahi duena egitean jasotakoa lotzen da pentsamendua osatzen
  • Adimena lantzeko, hau da, bere gaitasun guztiak zabaldu ahal izateko sortzeko askatasuna eta huts egiteko askatasuna behar du. 
  • Dimentsio emozionala lantzeko musika, artea eta kultur tradizionalak erabiltzen dute. 


Guraso eta ikastolen arteko elkarbizitza 
Edozein harremanetan konfiantza da oinarria. Irakaslearen helburua umea eta familien istorioa begiratzea, hau da, "umearen motxila". Umea eta familiaren harremana nolakoa den begiratzea irakasleak bidelaguna izateko.

Guraso eskolak
Gaur egun familiak laguntza behar du, aita eta amak lan egiten dutelako. Gainera gurasoak galduta daude askotan era guztietako eraginak jasotzen dituztelako. Horregatik ikastola honek, guraso eskolaren bidez haurrak hezteko irizpide garbiak ematen dizkiete gurasoei.


Egokitze prozesua
Hezitzaileak eta espazioak segurtasuna eta konfiantza transmititu behar diete haurrei horretarako gurasoak espazio berri horretan hezitzaileekin egon behar dira.
Ume bakoitzak konfiantza hartzeko fasearen iraupen desberdina izango du, Denok ez dute erritmo berbera eta hori errespetatu behar da.
Honekin lortuko dena umeak lasai etortzea klasera eta gurasoak lasai eta pozik joatea.

Familia eta hezitzailearen konfiantzazko harremana izatea oso baliagarria da egunero umeak ez daudelako berdin eta harremana horrekin egunero nola datozen ikastolara jakin dezakegu. Emandako informazioarekin zein estimulu erabili behar dugun egun bakoitzean aukeratu dezakegu.


Espazioen antolaketa
Haur bakoitzak bere egoera emozionalaren edo erritmoaren arabera testuinguru desberdinak eskaintzen diete haur bakoitzak erabakitzeko zein jolasetara jolastu nahi duten.
Arlo arkitektonikoa pedagogiaren zerbitzura zientzia enpirikoek haurraren esplorazioari buruz esaten duena kontuan hartuz, proiektu arkitektonikoaren ezaugarriak finkatzeko (zabalak, 3 dimentsiokoak, erakargarriak). Haurrak bere mugak ipini behar du eta ez espazioak berari ipintzea.

Resultado de imagen de arizmendi ikastola espazioak

Txokon saioa
Txokoetan banatzen dira klaseak. Adibidez: Txoko sinbolikoa, matematikoa, eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa eta esperimentazio txokoa. Bakoitzean gauza desberdinak lantzen dira eta astean zehar ume bakoitzak txoko guztietara joango da ez errepikatzeko.





Lan proiektuak
Konfiantzaren pedagogian lan proiektuen jarduera oso inportantea da. Umeen interesetatik abiatzen dira. Euren ikasteko nahia pizteko erabiltzen dira. Horretarako aukeratutako gai horren inguruan duten aurrezagutzak kontuan izaten dute irakasleek.
Gelan dauden materialez aparte (arbela digitala, liburuak, etab.) etxetik ekarritako gauzak erabiltzen dituzte informazioa biltzeko. Iturri desberdin horiekin helburuak zehazten dira eta gaia osatzen joaten da.
Jarduerak egiterakoan talde heterogeneoak sortzen saiatzen dute elkarrengan ikasi ahal izateko. Batzuetan adinez nahastutako talde lanak egiten dituzte adinen arteko komunikazioa bultzatzeko. Horrela txikiek imitazioen bidez ikasiko dute eta nagusiek zaintza eta lidergoa lantzen dute.


Naturarekin harremana izatearen garrantzia
Naturan gorputz mugimenduak garatzen dute (oreka adibidez), lurrarekin kontaktu zuzena esperimentatzeko aukera ematen dio eta horretarako ortua eta berotegia erabiltzen dute. Haurrak eta naturarekiko harremanak arlo desberdinak lantzeko aukera ematen dute jarduera horiek, horren ondorioz natura zaindu behar dela ohartarazten da umea.





Arizmendi ikastolan hezkuntza berri bat egiteko eredu bat erakusten digu.Ikastola honen proiektuari buruz informazio gehiago jakiteko  haien web orrialdea begiratu dezakezu. Erdu proiektua:
http://www.arizmendi.eus/eu/egitasmo-pedagogikoa/erdu/

4. astea

Asteari hasiera emateko bi ikaskideen aurkezpena izan dugu Garbiñe eta Amaia. Biak azaldu digute jarduera bat ebaluatzeko taula nola egin ahal den.
Lehenengo eta behin jardueraren helburuak zehaztu behar dira. Horretarako ingurunea, materialak, lekua, haurren adina eta bere beharrak kontuan izan behar dugu. Hau izan da haien aurkezpena:

Añadir leyenda




Klasean ikusi dugu Carles Monereoren bideo bat. Carles Monereo psikologian doktoratuta dago heziketa-aniztasunera erlazionatutako gaietan eta estrategia didaktikoetan espezializatu zen. Hiru estrategia mota bereizten ditu:

  1. Ikasketa-estrategia. Erabakiak era kontzientean hartzea eta beharrezkoak diren eta zehaztuak dauden ezaguerak aukeratzea zehaztuak dauden helburuak betetzeko. 
  2. Irakaskuntza-estrategia. Irakasleak ikaslearen eta errealitatearen arteko bitartekaria izan behar da. Egunero gizartean aurkituko dituzten arazoak erakustea eta nola gainditu irakastea.
  3. Ebaluazio-estrategia. Ikasketa prozesu osoa kontrolatzea eta irakasleen parte-hartzea emaitzak onak ematen badu behatzea. 
Klasean ikusitako bideoa "La evaluación autentica de las competencias" hirugarren estrategiari buruz hitz egiten du.

Bideoan ebaluatzeko sisteman aldaketa bat egitea beharrezkoa dela azaltzen du Monereo. Gaur egun duela urte asko erabiltzen zuten ebaluatzeko estrategia berdinak erabiltzen dira nahiz eta haurren adimena desberdina izan.

Gaur egungo umeak natibo digitalak dira, desberdin pentsatzen dute. Gaur egun gutxi memorizatzen dute beharrezkoa ez delako, informazio guztia sarean erraz aurki dezakete. Heziketa-sistemak ez du adimen aldaketa hori kontuan hartzen eta memorizatzera behartzen dituzte umeek.

Ebaluazioa aldatu behar izango genuke eta memorizatzea irakatsi ordez kontzeptuak ulertzen irakatsi. Trebetasunak bultzatzea eta metodologia baten bidez haurrek ikasi behar dute noiz eta zergatik erabiltzen diren irakatsitako prozedurak.


Hurrengo egunean heziberri 2020 eta 237/2015 dekretuaren arteko ezberdintasunak azaldu ditu:
Eusko jaurlaritzan Heziberri azaltzen duen orrialdea kontsultatu dezakegu azalpen zehatzago bat edukitzeko:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/

Heziberri helburu bat du baina helburu horretara iristeko pasu batzuk eman behar dira lehenago, pasu horiek dekretuak dira. 237/2015 dekretua(indarrean dago gaur egun erantzun moduan Lonzeri) hesiberri 2020ren lortzeko planaren barruan dago.

Amaitzeko  "Zer egin nahi dute eusko jaurlaritza hezkuntzarekin?" galdera bota digu bakoitzak bere erantzuna emateko.



3. astea

Aste honetan, lehenengo egunean ez dugu didaktikako klasea izan modulu lana azaldu digutelako unibertsitateko hiru irakasle. Modulu lana edo K2a lau pertsonako taldeetan egin behar da eta hiru fase ditu.
Alde batetik proposamen didaktiko bat aukeratu eta analizatu behar dugu. Geroago, lehenengo fasean aukeratutako proposamen didaktikoa azaldu behar dugu zertan datza eta zergatik aukeratu dugu.
Beste aldetik bigarren fasean aukeratutako proposamenaren analisia, balorazioa eta hobekuntza proposamenak  egingo dira ikasgai bakoitzetik. Ikasgai bakoitzak aurrerago irizpide batzuk eman behar dute.
Azkenik hirugarren fasea entrega finala da.





Pasaden astean irakasleak testu bat irakurtzeko esan zigun eta ostiralean denon artean hitz egin genuen, lehenengo parteari buruz batez ere, bakoitzaren iritziz zein ziren idei nagusiak. Aste honetan launaka testua sakonago irakurri eta gero testuko ideia nagusiak eta zer hartu behar dugu kontuan Haur Hezkuntzako egoera bat ebaluatzeko azpimarratu eta bildu behar dugu. 

Testuaren bigarren atalean azaltzen da haurra nola garatzen den, testuingurua eta harremanak.

Garapena:
  • Lehenengo hilabetean buruaren kontrola mugatua.
  • Berarekiko segurtasuna areagotzen da.
  • Lehenengo bi urteak: komunikazioa
  • Bigarrenetik zazpi edo zortzigarrenera alderdi sinbolikoa bereizi.
  • Zortzi urtetik gora erabiliko du arrazonamendua, zentzumenetik harago dagoen ezagutzak eraikitzeko gai. (Ikusi, ukitu, entzun, dastatu eta usaindu.
  • Erabateko subjektibotasunetik ikusiko du dena (egozentrismoa)
  • Umeak baretasun emozionala beharko du edozein esperimentaziotik zerbait eraikitzeko
  • Loturak egingo ditu bizi esperientzia guztietatik
  • Imitazioa ikastera bultzatuko duen berezko gaitasun garrantzitsua (eskola esperientziak)


Testuingurua: Garapen-testuinguru ekologikoa 
Garrantzitsua da pertsona moduan garatzeko egokia duen testuingurua.

Harremanak:
  • Ingurukoekin/helduekin izango dituzten elkarrekintzak funtsezkoak dira (segurtasuna)
  • Jokabidearen bidez edo ahoskeren bidez bere beharrak adierazten ditu inkontzienteki.
  • Heldu sentikorrak umeari behatzen dio, jokabide horiek egoki interpretatzen ditu, hau da, jokabide horien esanahia antzematen du.







2. astea

Gaurko asteari hasiera emateko irakasleak hausnartzeko bi esaldi diktatu dizkigu hutsuneekin bakoitzak bere ideiekin osatzeko. Ariketa egin eta gero ikasle batzuk partekatu digute haien erantzunak.

1. Hemen eta orain (ikasgela horretan, antolaketa horretan, etab.) ikaskuntza egoera errazteko _________ gehitu edo kenduko nuke.

2. Hemen eta orain ikaskuntza egoera laguntzeko nik _________ gehitu dezaket eta ________ kontrolatu behar dut.

Lehenengo esaldian nire erantzuna "ikasle kopurua murriztea" zen, nire ikasgela handia izan arren jende gehiegi dago eta batzuetan arreta jartzea oso zaila da. Nire ikaskideek berriz material bisualak gehituko zuten, curriculumeko zenbait gauza kenduko zuten edo ikasgaia praktikoagoa egingo zuten egoera errazteko.

Bigarren esaldian zerbait galdetzen badidate eta badakit erantzuna nire ezagutzak gehitu dezaket erantzun dut eta kontrolatu beharreko gauza bat teknologia berrien erabilpena da. Beste ikaskideek Haur Hezkuntzaren inguruan duten aurreko ikasketak bere esperientzia edo zikloan ikasitakoa gehitu dezaketela eta kontrolatu behar dutena materiala eta pazientzia dela esan dute.



Horretaz aparte porta-folioaren bidez planteatutako ebaluazio metodoa aurkeztu digu irakasleak. Porta-folio digitala blog hau sortzea eta klasean emandako ezagutzekin osatzea da. Galduta ez egoteko irakasleak bloga nola sortzen den irakatsi digu. Bloga sortzeko irizpide batzuk jarraitu behar dugu (etiketak jarri, aurkezpen bat egitea, aste bakoitzeko sarrera bat izatea, etab.) eta geroago blogaren esteka bidali klasean egindakoa eta ikasitakoa ondo edo txarto dagoen ebaluatzeko.




Astearen azken egunean etxean irakurritako testu bat ("Ebaluazioa Haur Hezkuntzan") komentatu genuen denon artean. Testu horrek bitan banatzen da, alde batetik "Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua" eta bestetik "Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa".

Parte hartzen zuten ikasle gehienak goi mailako zikloak egindakoak ziren. Beharbada aurre ezagutzak zutenez errazago izan zelako beraientzat idei garrantzitsuak ateratzea.

Testua zenbat gai buruz hitz egiten du:

  • Zer da Haur Hezkuntzako helburua?
  • Zertarako behar dugu didaktika Haur Hezkuntzan?
  • Nolakoak izan behar dira haurrak?
  • Konfiantzaren pedagogia.
  • Atxikimendu irudia.
  • Nola izan behar dugu irakasleok?
  • Beldurraren kudeaketa.
  • Jolasa.
  • Imitazioa.
  • Baretasun emozionala.
  • Segurtasun espazioa.
  • Erritmo biologikoak.

Testua taldeka landuko dugu hurrengo astean eta gai horietan sakonduko dugu.

Testuaren lehenengo atalean ("Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua") Haur Hezkuntzako egoera bat ebaluatzeko testuingurua eta testuinguruaren eragina haurrengan kontuan hartu behar dugula azaltzen da. Horretarako hizpide hauek jarraituko dugu: Haur Hezkuntzaren garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuingurua.

Haur Hezkuntzaren garrantzia:
  • Haur Hezkuntza eta gainerako etapen kohesioa egon behar da.
  • Etapa honetan pertsonaren oinarriak eraikitzen dira, beraz, zaindu beharreko aldagaia da.
  • Testuinguruak baldintzatuko du haurraren nortasuna.

Haur Hezkuntzaren helburuak:
  • Helburu nagusia umearen ongizatea da. Horrela gaitasunak garatuko du.
  • Ezin dira Lehen Hezkuntzako helburuak Haur Hezkuntzan jarri.
  • Irakaslearen helburua umeei eskainitako aukerak pentsatzea, antolatzea, gauzatzea eta ebaluatzea.
  • Irakasleak umearekin lotura esanguratsua sortu behar du konfiantza lortzeko eta umearen garapen prozesua ondo emateko.
Haurra Haur Hezkuntzan;

  • Haurra protagonista izan behar da, lanaren arrazoi nagusia.
  • Ikertzaile aktiboa eta parte-hartzailea da.
  • Haurrak duen mundua deskubritzeko gogoa zaindu behar dugu.