1. Hemen eta orain (ikasgela horretan, antolaketa horretan, etab.) ikaskuntza egoera errazteko _________ gehitu edo kenduko nuke.
2. Hemen eta orain ikaskuntza egoera laguntzeko nik _________ gehitu dezaket eta ________ kontrolatu behar dut.
Lehenengo esaldian nire erantzuna "ikasle kopurua murriztea" zen, nire ikasgela handia izan arren jende gehiegi dago eta batzuetan arreta jartzea oso zaila da. Nire ikaskideek berriz material bisualak gehituko zuten, curriculumeko zenbait gauza kenduko zuten edo ikasgaia praktikoagoa egingo zuten egoera errazteko.
Bigarren esaldian zerbait galdetzen badidate eta badakit erantzuna nire ezagutzak gehitu dezaket erantzun dut eta kontrolatu beharreko gauza bat teknologia berrien erabilpena da. Beste ikaskideek Haur Hezkuntzaren inguruan duten aurreko ikasketak bere esperientzia edo zikloan ikasitakoa gehitu dezaketela eta kontrolatu behar dutena materiala eta pazientzia dela esan dute.
Horretaz aparte porta-folioaren bidez planteatutako ebaluazio metodoa aurkeztu digu irakasleak. Porta-folio digitala blog hau sortzea eta klasean emandako ezagutzekin osatzea da. Galduta ez egoteko irakasleak bloga nola sortzen den irakatsi digu. Bloga sortzeko irizpide batzuk jarraitu behar dugu (etiketak jarri, aurkezpen bat egitea, aste bakoitzeko sarrera bat izatea, etab.) eta geroago blogaren esteka bidali klasean egindakoa eta ikasitakoa ondo edo txarto dagoen ebaluatzeko.
Astearen azken egunean etxean irakurritako testu bat ("Ebaluazioa Haur Hezkuntzan") komentatu genuen denon artean. Testu horrek bitan banatzen da, alde batetik "Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua" eta bestetik "Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa".
Parte hartzen zuten ikasle gehienak goi mailako zikloak egindakoak ziren. Beharbada aurre ezagutzak zutenez errazago izan zelako beraientzat idei garrantzitsuak ateratzea.
Testua zenbat gai buruz hitz egiten du:
- Zer da Haur Hezkuntzako helburua?
- Zertarako behar dugu didaktika Haur Hezkuntzan?
- Nolakoak izan behar dira haurrak?
- Konfiantzaren pedagogia.
- Atxikimendu irudia.
- Nola izan behar dugu irakasleok?
- Beldurraren kudeaketa.
- Jolasa.
- Imitazioa.
- Baretasun emozionala.
- Segurtasun espazioa.
- Erritmo biologikoak.
Testua taldeka landuko dugu hurrengo astean eta gai horietan sakonduko dugu.
Testuaren lehenengo atalean ("Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua") Haur Hezkuntzako egoera bat ebaluatzeko testuingurua eta testuinguruaren eragina haurrengan kontuan hartu behar dugula azaltzen da. Horretarako hizpide hauek jarraituko dugu: Haur Hezkuntzaren garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuingurua.
Haur Hezkuntzaren garrantzia:
- Haur Hezkuntza eta gainerako etapen kohesioa egon behar da.
- Etapa honetan pertsonaren oinarriak eraikitzen dira, beraz, zaindu beharreko aldagaia da.
- Testuinguruak baldintzatuko du haurraren nortasuna.
Haur Hezkuntzaren helburuak:
- Helburu nagusia umearen ongizatea da. Horrela gaitasunak garatuko du.
- Ezin dira Lehen Hezkuntzako helburuak Haur Hezkuntzan jarri.
- Irakaslearen helburua umeei eskainitako aukerak pentsatzea, antolatzea, gauzatzea eta ebaluatzea.
- Irakasleak umearekin lotura esanguratsua sortu behar du konfiantza lortzeko eta umearen garapen prozesua ondo emateko.
Haurra Haur Hezkuntzan;
- Haurra protagonista izan behar da, lanaren arrazoi nagusia.
- Ikertzaile aktiboa eta parte-hartzailea da.
- Haurrak duen mundua deskubritzeko gogoa zaindu behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina