2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

7. astea Heziberri 2020

Aste honetan gure formakuntzarako gai garrantzitsu batean aritu gara, Heziberri 2020. Gure ikasgelan hezkuntza arloaren aurre ikasketak dituzten ikasleak daudenez irakasleak gai honi buruz aurkezpen bat egiteko eskatu die. 

Aurkeztutako powerpointaren egileak Garbiñe, Arrate eta Amaia izan dira. Hirurak Nerea eta Oihanerekin batera klaseko behatzaile taldea osatzen dute. Behatzaile taldearen lana goi mailako zikloan ikasitakoa klasekoekin partekatzea eta klasean egiten den guztia (aurkezpenak, bideoak, web orriak) blog batean biltzea denok eskura izateko.
Behatzaileen blogaren esteka: http://pausozpausobehaketa.blogspot.com.es/


Behatzaileek web orrialde hori aztertu eta gero powerpoint batean bildu dute garrantzitsua dena guri azaltzeko lehen esan dudan bezala.

Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da.

Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.


Web orrialdean agertzen den bezala Heziberri 2020 plana hiru egitasmok osatzen dute 

  1. Lehenengo egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa
  2. Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
  3. Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea

Egindako aurkezpenean lehenengo egitasmoari buruz soilik hitz egiten du.

Hezkuntza-eskubidea bermatzea, funtsezko konpetentziak jabetzen laguntzea  eta hezkuntza-berdintasuna eskaini eta desberdintasunak konpentsatzea dira hezkuntza-oinarriak. Horretaz aparte oinarrizko hezkuntzaren xedeak daude eta hauek dira:

  • Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea
  • Pertsonaren garapen integrala sustatzea
  • Helduarorako prestatzea
  • Ikasteko eta/edo lanean hasteko prestatzea
  • Motibatzea

Gaur egun konpetentzien bidez irakastea era egokia dela sustatzen da baina prozesu zaila da prozedura asko maneiatzen ari dugulako eta ez da erraza konpetentzien bidez ebaluatzea eta programazioa egitea. Dena dela eskola batzuk ezarrita dute lan egiteko modu hau.





Oinarrizko konpetentzien proposamena:
  • Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: Egoera guztietako arazoak ganoraz konpontzeko. Ikasgai guztietan lantzen dira
  • Diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak: Ganoraz konpon daitezke bizitzaren egoera guztietako problemak diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak erabiliz.

Konpetentziaren definizioa
Definizio anitzak daude baina bat aukeratu dute
Konpetentzien bidez irakastea oso zaila da. Prozedura asko maneiatzen ari dugulako. Ez da erreza programatzea eta ebaluatzea konpetentzien bidez. Eskola batzuk

Hau da curriculuma ez da sortzen ezertik kontuan izaten dute garrantzi zientifikoa, sozio-kulturala, funtzionaltasuna eta koherentzia, edukien tipologiaz aparte. Edukien tipologia ulertzeko eskema bat jarriko dut irakasleak emandako adibide batean oinarrituta;







Ikaskuntza prozesua kudeatzeko hautatzen den estrategia edo bidea metodologia da. Prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak (curriculuman agertzen direnak, hau da, gaitasuna, helburua, edukiak eta ebaluazioa) kontuan hartuz.

Estrategia guztiak dira maneiagarriak ez dago proposamen pedagogiko on bakar bat, baina ondo erabili jakin behar dugu.

Irakasleak planteatu duen hausnarketarako galdera; Balio du zerbaiterako dena eginda ematea? Gure ikaskideren aurkezpena bezala.

Ikasleen erantzuna: Askok baietz uste dute. Azalpena egon behar dela eta gero zure kabuz zerbait egitea. Gainera aurkezpena egin dutenak bakarrik inportantea jarri dute horrela ez gara inportantea ez den gauzetan zentratzen

Honako hausnarketarekin irakaslearen helburua hezkuntza eredu tradizionala zalantzan jartzea zen, hau da, irakasleak azalpenak ematea eta ikasleak entzun eta esandakoa ikastea egi bakarra balitz bezala.


Geroago Hezkuntza eredu pedagogikoa ezartzeko eta hobetzeko ildo estrategietan aritu dira.
5 dira baina eskolan finkatuta daudenak 3 dira beraz horiek azaldu dituzte:

  • Eskola inklusiboa
  • Irakasleen prestakuntzari buruzko planteamendu orokorra 
  • Material didaktikoa 















Astearen azken saioan urteko plana nola egin azaldu dute Antton eta Nereak aurkezpen baten bidez.
Urteko planean eginbeharrak eta helburuak zehazten ditu.

Hitz egin dute kokapena, edukiak, helburuak, ebaluazio irispideak, metodologia, espazioaren banaketa, denbora banaketa, materiala, zehar konpetentziak eta konpetentzia espezifikoaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina