Hasteko klasea berriz antolatu du komunikazioa hobetzeko. Klaseko gehienek eserita geunden gure lagunen ondoan, horregatik, irakasleak lehen eguneko antolamendura bueltatzeko eskatu digu, hau da, adinetik eserita.
Hori egin eta gero banatu digu orri pare bat binaka irakurtzeko. Dokumentu hauetan proiektuen bidezko ikaskuntzaren eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak azaltzen ziren.
Testu hau proiektuen bidezko ikaskuntzaren urbilpena da, 3 maialan gehiago sakonduko dugulako honetan.
Proiektuen bidezko ikaskuntzan ebaluazioa egiterakoan ikaskuntza prozesu osoa hartzen da kontuan, ikasleekin negoziatutako gaia izango da abiapuntua, testuliburuak erabiltzen dira baina beste iturri batzuk ere bai.
Beste aldetik unitate didaktikoen bidezko egindako programazioaren ezaugarriak azaltzen dira, adibidez, egunero ikasgelan lantzen dena da ohikoena.
Irakurri eta gero bideo bat ikusteko proposatu digu, Nekane otxoa Arrankudiaga ikastolaren irakaslearena. Emakume hau proiektu bidezko ikaskuntzaren erreferentea da. Bera hitz egiten dagoen bideoa ikusi ahal duzue:
Proiektuen bidez lan egitean bultzatzen ditu umeei ikasitakoa praktikotasunera eramatera; hau da, jarduerak eta proposamenak funtzio bat eta errealitatearekin lotura bat izan behar dute. Ikaskuntza modu honen helburu bat mundua ezagutzea eta ulertzea izango da.
“Proiektu bidez lan egitea ez da proiektuak egitea. Ez da dena landu ondoren egiten den proiektua ikasteko testuingurua baizik” - Ainhoa Ezeiza.
Hurrengo egunean, Marta, Irantzu, Janire eta Andreak curriculuma azaltzeko aurkezpen bat egin dute.
Hasi baino lehen 3 hitz idatzi dituzte arbelean ditugun aurre-ezagutzak jakiteko;
- Curriculum
- Curriculum barneratzaile
- Aniztasunaren trataera
Ikasle guztiok orri batean idatzi genuen guretzat zer diren kontzeptu horiek eta ondokoekin partekatu eta gero haiek definizio egokiak eman dituzte aurkezpenean zehar.
Curriculuma hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plana edo programa da. Ikasleek tituluak edo helburuak lortzeko behar diren ikasgaia eta jarduera multzoa. Helburu horiek ikasketa edo garapen prozesuaren amaieran lortu behar dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bitartez.
Curriculumean zehazten diren oinarrizko osagaiak: oinarrizko 4 galderei erantzun behar die curriculumak:
- Zer irakatsi?
- Nola irakatsi?
- Noiz irakatsi?
- Zer, noiz eta nola ebaluatu?
Curriculumaren ezaugarriak: derrigorrezkoa (eskola guztiak bete behar dute), deszentralizatua eta irekia (autonomia erkidego bakoitzak erabakitzen du), barneratzailea (aniztasunarekin lotuta dago guztien beharrei erantzuteko), malgua (planifikazioa egokitzeko prest egon behar da) eta orientatzailea izan behar da
Nondik sortzen da curriculuma? Curriculuma eratzeko kontuan hartzen diren iturri teorikoak:
- Iturri soziologikoak. Ikasle egoki eta aktiboki gizarteratua egoteko beharko dituen edukiak
- Epistemologikoak. Ikasgai bakoitzean hierarkia modukoa ezarri edukien garratziaren arabera.
- Pedagogikoak. Zer, noiz, nola, zenbat eta non ikasi behar den egoki erantzun behar du
- Psikologikoak. Ikaskuntza- irakaskuntza prozesuetan zien prozesu psikologiko parte hartzen duten zehaztean datza
- Filosofikoak. Kontuan izan behar du gizon-emakumeentzat egokiena zer den. Testuinguru sozialarekin lotuta.
Curriculum motak
Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko eduki lezaken aukeraren baitan irekia (azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskaintzen die hezitzaile eta irakasleei) ala itxia (ez du edukien berrikuntza eta zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten) izan daiteke.
Curriculuma ikasleek eskolan ikasten dutena bezala ulertzen bada, agerikoa (programazioetan garatzen dena, denek ezagutzen dute) edo ezkutua (asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen dute).
Beste aldetik curriculum formala eta erreala dago.
- Formala: Idatzita egon eta ageriko curriculumarekin bat datorrenari deituko litzaioke.
- Erreala: Benetan gelan abian jartzen dena da.
Hau azaldu eta gero adibide batzuk jarri digute guk ulertu genuen ala ez ikusteko. Ondoren haien azalpenarekin jarraitu zuten curriculumaren zehaztapen mailak, lege-garapena eta orientabide metodologikoak azaltzen. Gehiago sakontzeko klikatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina