
Aste honetan konfiantzaren pedagogiaren ezaugarriak ezagutzen aritu gara.
Horretarako, Arizmendi ikastolaren eredua aztertu dugu bideo baten bitartez. Bideo honetan ikus dezakegu zer egiten duten egunero ikastola batean konfiantzaren pedagogiaren ereduarekin. Egokitze prozesua (atxikimendua) nola egiten duten, nolakoa da irakasleen papera eta haien eta familien arteko harremana, nola lan egiten duten umearen ezaugarriak eta adinaren arabera ikus dezakegu. Horretaz aparte espazioei garrantzi handia ematen diete arizmendi ikastolan eta nolakoak diren eta bere funtzioak erakusten dute bideo osoan zehar.
Haur hezkuntzan (0-6) haurraren garapenaren etaparik sentsibleena eta emankorrena da, geroko garapenaren oinarri guztian finkatzen direlako. Psikologiari esker badakigu haurraren seinaleak interpretatzen eta modu egoki batean erantzuten, hau da, umea ulertzen duzun momentua jakingo duzu zer da inportantea eta zer ez berarentzat.
Eredu honekin autoestimua, jolasaldia, adimena eta dimentsio emozionala lantzen da.
- Autoestimua norberaren buruari zaion estimua da. Haurrari irakatsi behar zaio etorkizunean helburuak baliabideetara egokitzen gai sentitzeko eta edozer egin ahal duela jakiteko.
- Jolasaldia subjektuaren denbora da. Berriro sortzen edo egiten naizen unea da. Instrukzioan nekatu egin da irakasleak jartzen duen erritmora joan behar duelako. Jolasaldian nahi duena egitean jasotakoa lotzen da pentsamendua osatzen
- Adimena lantzeko, hau da, bere gaitasun guztiak zabaldu ahal izateko sortzeko askatasuna eta huts egiteko askatasuna behar du.
- Dimentsio emozionala lantzeko musika, artea eta kultur tradizionalak erabiltzen dute.
Guraso eta ikastolen arteko elkarbizitza
Edozein harremanetan konfiantza da oinarria. Irakaslearen helburua umea eta familien istorioa begiratzea, hau da, "umearen motxila". Umea eta familiaren harremana nolakoa den begiratzea irakasleak bidelaguna izateko.
Guraso eskolak
Gaur egun familiak laguntza behar du, aita eta amak lan egiten dutelako. Gainera gurasoak galduta daude askotan era guztietako eraginak jasotzen dituztelako. Horregatik ikastola honek, guraso eskolaren bidez haurrak hezteko irizpide garbiak ematen dizkiete gurasoei.
Egokitze prozesua
Hezitzaileak eta espazioak segurtasuna eta konfiantza transmititu behar diete haurrei horretarako gurasoak espazio berri horretan hezitzaileekin egon behar dira.
Ume bakoitzak konfiantza hartzeko fasearen iraupen desberdina izango du, Denok ez dute erritmo berbera eta hori errespetatu behar da.
Honekin lortuko dena umeak lasai etortzea klasera eta gurasoak lasai eta pozik joatea.
Familia eta hezitzailearen konfiantzazko harremana izatea oso baliagarria da egunero umeak ez daudelako berdin eta harremana horrekin egunero nola datozen ikastolara jakin dezakegu. Emandako informazioarekin zein estimulu erabili behar dugun egun bakoitzean aukeratu dezakegu.
Espazioen antolaketa
Haur bakoitzak bere egoera emozionalaren edo erritmoaren arabera testuinguru desberdinak eskaintzen diete haur bakoitzak erabakitzeko zein jolasetara jolastu nahi duten.
Arlo arkitektonikoa pedagogiaren zerbitzura zientzia enpirikoek haurraren esplorazioari buruz esaten duena kontuan hartuz, proiektu arkitektonikoaren ezaugarriak finkatzeko (zabalak, 3 dimentsiokoak, erakargarriak). Haurrak bere mugak ipini behar du eta ez espazioak berari ipintzea.

Txokon saioa
Txokoetan banatzen dira klaseak. Adibidez: Txoko sinbolikoa, matematikoa, eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa eta esperimentazio txokoa. Bakoitzean gauza desberdinak lantzen dira eta astean zehar ume bakoitzak txoko guztietara joango da ez errepikatzeko.
Lan proiektuak
Konfiantzaren pedagogian lan proiektuen jarduera oso inportantea da. Umeen interesetatik abiatzen dira. Euren ikasteko nahia pizteko erabiltzen dira. Horretarako aukeratutako gai horren inguruan duten aurrezagutzak kontuan izaten dute irakasleek.
Gelan dauden materialez aparte (arbela digitala, liburuak, etab.) etxetik ekarritako gauzak erabiltzen dituzte informazioa biltzeko. Iturri desberdin horiekin helburuak zehazten dira eta gaia osatzen joaten da.
Jarduerak egiterakoan talde heterogeneoak sortzen saiatzen dute elkarrengan ikasi ahal izateko. Batzuetan adinez nahastutako talde lanak egiten dituzte adinen arteko komunikazioa bultzatzeko. Horrela txikiek imitazioen bidez ikasiko dute eta nagusiek zaintza eta lidergoa lantzen dute.
Naturarekin harremana izatearen garrantzia
Naturan gorputz mugimenduak garatzen dute (oreka adibidez), lurrarekin kontaktu zuzena esperimentatzeko aukera ematen dio eta horretarako ortua eta berotegia erabiltzen dute. Haurrak eta naturarekiko harremanak arlo desberdinak lantzeko aukera ematen dute jarduera horiek, horren ondorioz natura zaindu behar dela ohartarazten da umea.
Arizmendi ikastolan hezkuntza berri bat egiteko eredu bat erakusten digu.Ikastola honen proiektuari buruz informazio gehiago jakiteko haien web orrialdea begiratu dezakezu. Erdu proiektua:
http://www.arizmendi.eus/eu/egitasmo-pedagogikoa/erdu/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina